IKASTURTEA MARTXAN!
Plax! Sexologia Zerbitzuak
Arremanitz kooperatibako lan taldeko kideok 2019-20 ikasturteari ekin diogu, erronka eta ilusio berriekin. Gure xedea sexuen aniztasuna, parekidetasuna eta tratu onak sustatzea da, plazera eta zaintzak jendartearen erdigunean jarriz. Formazioa/sentsibilizazioa, aholkularitza eta saretzea baliatzen ditugu elkarrekin ikasi, hausnartu eta eraldatzeko.
Oraingoan Plax! aurkeztu nahi dizuegu, sexologia zerbitzua. Hernanin eta Azpeitian bertako parekidetasun sailek sustatua.
Plax!-en helburua sexualitatea herriratzea eta pertsonen ongizatea lortzea da. Udalerriko Osakidetzako Osasun Zentroetako zuzendaritzekin, tokiko komunikabideekin eta lantaldeekin elkarlanean ari gara. Egitasmoak aberastu eta herriratzeko asmoz, hainbat herritar taldeekin hitzaldiak eta tailerrak burutzen ditugu. Aurten, erditze eta seme-alabak izan ondorengo harremanak, elkarbizitza eta sexualitatea bera lantzeko tailerra antolatu dugu.
Erabiltzaileekin aurrez aurre eta epostaz aritzen gara. Hitzordua eskatu (tel.: 688 897 920) eta zerbitzu konfidentzial, profesional eta doakoa izango duzu. Gaiak askotarikoak izan daitezke; sexualitatea bizitzako garai ezberdinak, bizitza erotikoa berreskuratzea, zailtasun sexualak, bikote harremanak eta jeloskortasuna, haurren sexu hezkuntzaren inguruko zalantzak…